Ekain Zenitagoia durangarrak urtebeterako berritu du kontratua Ibiza futbol taldearekin

Anboto 2021ko eka. 11a, 13:18

Hurrengo denboraldia Bigarren Mailan jokatuko du.

Ibiza futbol taldeak gaur iragarri duenez, Ekain Zenitagoia durangarrak 2021-22 denboraldirako kontratua berritu du klubarekin. Bere bigarren denboraldia izango da klub horretan. Gainera ez da edozelango urtea izango, Bigarren Mailan jokatuko duelako.

Hain zuzen, Ibizak Ekain Zenitagoiak sartutako gol bati esker lortu zuen igoera maiatzean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!