Ekain Zenitagoia durangarrak Ibiza taldean jokatuko du hurrengo denboraldian

Anboto 2020ko abu. 15a, 14:19
(Argazkia: @ibizaud)

Amorebieta taldea utzi eta Bigarren B Mailako beste talde batera joango da.

Hainbat futbol klub zebiltzan 26 urteko durangarraren atzetik eta azkenean Ibiza klubeko eskaintza onartzea erabaki du. Bigarren B Mailako talde indartsuetako bat da. 2019-20 denboraldia bigarren tokian amaitu zuen -bere multzoan- eta Errege Kopan final hamaseirenak arte heldu zen. Klubetik iragarri dute hurrengo astean egingo dutela aurkezpen ofiziala.

Etapa berriari aurre egiteko "gogotsu" dagoela adierazi du Zenitagoiak sare sozialetan eta "eskerrak" eman dizkio Amorebieta klubari han egon den denboran eman dioten tratuagatik. Aurreko denboraldian 25 partidutan 9 gol sartu zituen Amorebietarekin.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!