Ekain Zenitagoia durangarraren golari esker Bigarren Mailara igo da Ibiza futbol taldea

Anboto 2021ko mai. 23a, 16:51
Ekain Zenitagoia eta talde osoa igoera ospatzen. (@ibizaud)

Futbolari durangarra asteburu honetako beste protagonistetako bat da.

Ibiza taldea Bigarren Mailara igo da gaur Extremadurako Nuevo Vivero futbol zelaian UCAM Murcia taldea 1-0 menderatuta. Partidu horretan protagonista izan da Ekain Zenitagoia durangarra. Berak sartu du partiduko gol bakarra 70. minutuan penalti baten bidez. Zenitagoiak hasierako hamaikakoan jokatu du eta gola sartu eta handik gutxira ordezkatu dute.

Aurtengoa lehenengo denboraldia du Ibiza taldearekin. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!