Durangoko bonbardaketari buruz gehiago jakiteko hitzaldi zikloa antolatu dute apirilean eta maiatzean zehar

Anboto 2021ko api. 11a, 13:17

Lau hitzaldi izango dira Arte eta Historia Museoan.

Durangoko bonbardaketari buruz gehiago jakin gura duenak apirilean eta maiatzen zehar du horretarako aukera, horren inguruko hainbat hitzaldi antolatu dituztelako Arte eta Historia Museoan. Gogoratu behar da maiatza amaitu arte Jose Maria Anzolari buruzko erakusketa ere ikusgai dagoela museoan eta hori aprobetxatuz antolatu dituzte berbaldiak.

Honako hauek dira antolatutako hitzaldiak eta iragartzen diren hizkuntzan izango dira:

APIRILAK 15 (18:00)

- 'Coeducar en paz. Anécdotas del bombardeo de Durango' (Iban Gorritiren eskutik) 10 urtetik gorako umeak dituzten familiei zuzenduta dago, batez ere.

APIRILAK 22 (19:00)

- '309 egun, Durangaldea bonbapean' (Jon Ander Ramosen eskutik)

APIRILAK 29 (19:00)

- 'El ejército de Euskadi y la ofensiva del general Mola. Conexión Durango (Aitor Miñanbresek eskainia)

MAIATZAK 13 (19:00)

- 'La documentación gráfica que se realiza en el proceso de la memoria histórica (Mauro Saraviaren eskutik)


* Izen-ematea museo@durango.eus helbide elektronikoaren bidez egin daiteke eta baita 946030020 telefonoan ere.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!