Hiru saioak Zabalarra eskolan izango dira,10:30ean hasita. Honako hauek dira hiru saioetako egunak eta bakoitzean landuko dituzten gaiak:
Apirilak 11: Galdera hauetan sakontzen saiatuko dira: zer da kultura? Zer da euskal kultura? Zelan transmititzen da? Zer da kalitatezko kultura? Zer sustatu gura dugu?
Apirilak 25: Zelan sustatu daiteke euskara Plateruenatik? Zelan uztartu euskara sustatzea eta kulturaniztasuna?
Maiatzak 9: Zelan parte hartu? Zelan uztartu langile eta boluntarioen lana? Zelan kudeatu espazioak? Komunikazioa zelan egingo da?
Izen-ematea LOTURA HONETAN egin daiteke.