Otsailaren 6an zen egitekoa saioa, "osasun krisialdiaren" eraginez atzeratzea erabaki zuten 'Plateruena ta gero zer?' dinamikako kideek. Osasun krisialdian ezarritako neurriak beteko direla iragarri dute, baita ere.
Harreman bira
Saioa atzeratu arren, martxan jarraitu dutela azaldu dute dinamikako kideek. "Durangoko kultur eragile, kolektibo eta norbanakorekin batzen jarraitu dugu azken asteotan, herri diagnostiko kolektiboa egiteko helburuagaz".