Otsailaren 6an Plateruenari buruz egitekoa zen lan saioa atzeratzea erabaki dute

Anboto 2021ko ots. 1a, 18:00

'Plateruena ta gero zer?' dinamikaren baitan otsailaren 6rako deitua zegoen lan saioa atzeratzea erabaki dute antolatzaileek, "Durangoko osasun egoeraren larritasunagatik". 

Eremu gorrian dago Durango urtarrilaz geroztik, ondorioz, ostalaritza itxita dago, besteak beste. Data berria zehaztu ez duten arren, "aste batzuk barru" egiteko asmoarekin jarraitzen dute antolatzaileek, "beti ere egoerak baimentzen duen baldintzetan".

Hala ere, ekarpenak jasotzen jarraitzea gura dute 'Plateruena ta gero zer?' dinamikako kideek. Ekarpenetarako, plateruenatagero@gmail.com helbide elektronikoa helarazi dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!