Gaur DRTko Zuzendaritza Batzordeak telematikoki egindako batzarrean "aho batez" hartu dute erabakia. Beraz, nesken senior taldea ez da Hernaniko errugbi 7ko txapelketara joango eta mutilen seniorren taldeak bihar Durangon Uni Bilbaoren aurka jokatu behar zuen partidua bertan behera uztea eta atzeratzea eskatu dute. Entrenamenduak ere bertan behera utzi dituzte.
Intzidentzia jaitsi eta eremu gorritik irten bezain laster, kirol jarduera berriro hasiko dela jakinarazi dute.
Azkenik, klubeko kide guztien "ulermena" eskatu dute hartutako erabakiaren aurrean eta egungo egoera lehenbailehen aldatzeko "nahia" erakutsi dute.