Durangoko Udalak Airearen Kalitate Mahaia osatuko du datorren martitzenean

Ekaitz Herrera 2020ko urr. 30a, 12:00

Airearen Kalitate Mahaia Durangairea plataformak, Durangoko enpresetako arduradunek eta alderdi guztietako udal ordezkariek osatuko dute. Martitzenean osatuko dute. Tecnaliaren txostenak jasotakoak aztertuko dituzte, besteak beste.

"Arnasten dugun airearen kalitatea hizpide dugun eta kezkatzen gaituen gaia da; horregatik, mahai hau eratu nahi dugu, airearen kalitatea hobetzeko urrats berriak emateko. Ezinbestekotzat jotzen dugu gaiari buruzko ikuspuntu ezberdinak entzutea, guztion artean arazo hau lantzen jarraitzeko", azaldu dute udal gobernu taldeko kideek.

Erantzuna, Tapiari

Durangoko Udalak Arantza Tapia sailburuak egindako adierazpenei erantzun gura izan die. Durangoko airearen kalitatea ona dela esan du Tapiak, eta Tecnaliaren txostena kontuan hartzeko eskatu dio udalak. "Eskua luzatu nahi diogu Eusko Jaurlaritzari, egin genuen azterketa aztertzen eta hedatzen jarrai dezaten. Eusko Jaurlaritzarekin egindako bileran ontzat eman zuten  gure azterlana, eta, beraz, uste dugu lagundu egin behar dugula bentzeno tontor altu horiek desagerrarazteko. Oposizioan geundenean, gure susmoak datuekin erakusteko eskatzen ziguten, eta, orain, datuak eskutan, arazoari aurre egiteko eta beste aldera ez begiratzeko eskatzen diegu", esan dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!