Bizkaiko eta Euskadiko pintxo txapelketak irabazi ditu Durangoko Kobika jatetxeak

Joseba Derteano 2020ko urr. 23a, 11:45
Iñigo Kortabitarte —Koldoren anaia— Bizkaiko txapeldunari dagozkion sariekin. (Argazkai: Kobika jatetxea)

Gasteizen Miniature Pintxos Congress jaialdia egiten ari dira egunotan eta hango txapelketetan parte hartzen ari da Kobika jatetxea.

Eguaztenean hasi zen kongresua eta urriaren 29ra arte iraungo du. Hainbat txapelketa egingo dituzte egun horietan zehar. Orain arte bi lehiaketa egin dituzte eta biak Kobika jatetxeak irabazi ditu.

Euskadiko pintxo tradizionalen lehiaketa ’Txamaka’ izenekoarekin irabazi dute. “Txangurrua eta bakailaoa ditu osagai nagusiak”, azaldu du Kobika jatetxeko Koldo Kortabitartek. Bizkaiko txapelketa Green Bilbao izeneko pintxoarekin irabazi dute. Bilboko baldosa ezagunari egindako omenaldia da.

Bizkaiko txapelketa laugarren bider irabazi dute eta Euskadikoan hirugarren tokian geratu ziren aldi batean. Espainia mailako lehiaketetan ere sarituak izan dira.

Bizkaiko txapelketan, finalisten artean egon da Durangoko Amalur taberna, 'Thor' izeneko pintxoarekin.

Green Bilbao pintxoa (Argazkiak: miniature.eus)

'Txamaka' pintxoa:

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!