Kobika jatetxeko pintxoak Espainiako txapelketako epaileak harritu ditu

Markel Onaindia 2017ko aza. 9a, 11:17

Durangoko Kortabitarte anaien Kobika jatetxeak sari garrantzitsu bat jaso du Valladoliden jokatutako Espainiako pintxo lehiaketan.

Lumagorri oilaskoa eta onddoak osagai nagusi dituen pintxoak kontzeptu onenaren saria jaso du, eta pozik agertu da Iñigo Kortabitarte, sortzaileetako bat. "Gure pintxoak harritu egin ditu epaileak", azaldu du sukaldariak. 

Zazpi bider lortu dute finalean sartzea, eta lehenengoz saritu dituzte. Ez da meritu makala, sukaldaritza mundua hartzen dabilen dimentsioa kontuan hartuta. "Gu txikiak gara, Durangokoak. Lehiaketara 800 jatetxe aurkezten dira, eta 41 sartzen dira soilik finalean". 

Pintxo horregaz Euskadiko 3. saria ere jaso zuten, besteak beste. Orain, Bizkaiko txapelketaren txanda izango da, azaroaren 25 bueltan.

 

Hurrengo argazkikoa da pintxo saritua 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!