[ARGAZKI GALERIA] Landako Gunea prestatzen ari dira gaur arratsaldean PCR probak egiten hasteko

Anboto 2020ko urr. 20a, 13:06

Gaur, 16:00etan, hasiko dira probak egiten. Sarrera-irteerak Ibaizabal auzoko parkearen aldetik egongo dira.

Apurka Landako Gunea PCR probak egiteko prestatzen ari dira. Hainbat mahai jarri dituzte, bakoitzean ordenagailu birekin. Sarrera-irteerak Ibaizabal auzoko parkea dagoen aldetik egongo dira. Izan ere, beste aldean, Landako Elkartegian, nagusien egoitzeko langileei eta bisitariei PCR probak egiten ari zaizkie (gaur eta bihar arratsaldean) eta bi multzoak bereizteko hartu dute erabakia. Sarrera Landako Guneko eraikinaren erdiko atetik izango da; irteera, berriz, lehenengo atean kokatu dute, Landako Etorbidearen aldetik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!