Aldundiak PCR probak egingo dizkie Durangaldeko egoitzak bisitatu dituzten senideei

Ekaitz Herrera 2020ko urr. 19a, 12:42

Bizkaiko Foru Aldundiak PCR probak egingo dizkie Durangaldeko egoitzak bisitatu dituzten senideei. Horietan transmisio komunitarioren bat egon dela atzemango balitz, bisitak bertan behera utzi daitezkeela aurreratu du Aldundiak.

Bizkaiko Foru Aldundiak PCR proba prebentiboak areagotu ditu Durangaldeko egoitzetan. Bihar, testak egingo dizkie eskualdeko egoitzetan lan egiten duten beharginei. 511 behargin deitu ditu proba egitera. Etzi, berriz, egoitzak bisitatzen dituztenen txanda izango da. 311 dira proba egitera deitu dituzten bisitariak. Azken multzo honetan, Durangaldeko egoitzaren bat bisitatu duten senideak eta eskualdetik kanpoko egoitzaren bat bisitatu, baina eskualdean bizi diren senideak sartzen dira.

Aldundiak azaldu duenez, proba prebentiboak dira. Baina aurreratu du bisitak bertan behera utziko lituzkeela, baldin eta bisitarien PCR probetan transmisio komunitarioren bat egon dela egiaztatzen badu.

Probak Durangoko Elkartegian egingo dituzte.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!