Jesuitak ikastetxeko 24 ikasle eta euren hezitzaileak berrogeialdian daude, positibo kasu baten ondorioz

Joseba Derteano 2020ko ira. 14a, 12:37

LH 4. mailako gela oso bat dago isolamenduan atzotik.

Ikastetxeko arduradunek zapatuan jakin zuten positibo kasuaren berri eta protokoloa aktibatu zuten. Ondorioz, atzotik 10 eguneko berrogeialdian daude Lehen Hezkuntzako 4. Mailako gela bateko 24 ikasle eta euren hezitzaileak, ikastetxeko iturriek ANBOTOri azaldu diotenez. Egunotan PCR probak egiten ari zaizkie.

Ikastetxeko gainerako klaseekin normaltasunez dihardute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!