Traña-Matienako eskolako 50 umek eta haien irakasleek berrogeialdia egingo dute ikasle batek positibo eman eta gero

Jone Guenetxea 2020ko ira. 13a, 14:56

LH 6. mailako ikasleak eta haien irakasleak PCR proba egiteko zain daude.

COVID-19aren eragina ikasturte hasieran nabaritzen hasi da Durangaldean. Traña-Matienako eskolako LH 6. mailako ikasle batek positibo eman duela publiko egin du Abadiñoko Independienteak taldeak bere webgunean. Protokoloa aktibatuta, maila horretako bi geletako ikasleek eta irakasleek berrogeialdia egin beharko dute. Atzo eman zieten denei gertatutakoaren berri, eta orain, PCR proba egiteko zain daude. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!