WhatsApp kontua lapurtzeko iruzur bati buruz ohartarazi du Maristak Ikastetxeak

Joseba Derteano 2020ko mai. 6a, 15:00

WhatsApp kontura kode baten eskaera helduz gero ez bilatzeko abisatu dute.

Durangoko Maristak Ikastetxean gertutik jarraitzen dute zibersegurtasunaren gaia. Esaterako, WhatsApp bidezko iruzurrak "gero eta maiztasun handiagoarekin" ematen ari direla diote eta egunotan gertatzen dabilen kasu baten berri eman dute ohar batean. Hona erasotzaileek darabilten mekanismoa urratsez urrats azalduta:

1. Erasotzaileak WhatsApp aplikazioa deskargatzen du bere telefono mugikorrean eta gure telefono zenbakia sartzen du berea izango balitz bezala (aurretik eduki behar du gure telefono zenbakia, baina askotan ausazko bat hautatzen dute).

2. Hau egiterakoan, WhatsApp-ek SMS mezu bat bidaltzen digu, baieztapen kode batekin.

3. Erasotzaileak (gure telefono zenbakia daki aldez aurretik) WhatsApp-etik mezu bat bidaltzen digu akats bat egin duela esanez, eta SMS bat heldu zaigula bere kode batekin. Ia mesedez berbidali geniezaiokeen. KONTUZ: Hemen dago iruzurra!

4. Kodea bidaliz gero, WhatsApp-ean sartuko du eta gure kontuaren kontrola hartuko du (txatak, taldeak, argazkiak, bideoak,...).

5. Momentu honetatik aurrera hasten dira xantaiak.

Horrelako kasuren baten aurrean aurkituz gero kodea "inolaz ere ez bidaltzeko" abisatu dute. Horrez gainera, telefono zenbaki hori WhatsApp-ean blokeatzea gomendatu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!