1. Aplikazioak gune seguruetatik deskargatu
Aplikazioak gune seguruetatik deskargatzea komeni da: Play Store edo Apple Store-etik. Beste mota bateko deskargen kasuan, begiratu aplikazioek zer baimen duten eta susmagarriak diren. Esaterako, linternen aplikazio batek zertarako behar du baimena SMS bat bidaltzeko?
2. Ikertu link-en iturria
Link bat heltzen zaizunean, ikertu iturria benetakoa den. Adibidez, PayPal-eko link bat heltzen bada, zabaldu Interneten esteka bat, sartu kontu ofizialera eta alderatu, berdina den ala ez ikusteko. Dudarik izanez gero, linka baztertzea komeni da eta deskargak iturri ofizialetatik egitea.
3. Sistemak eguneratuta izan
Sistema guztiak eta aplikazioak eguneratuta edukitzea komeni da. Aplikazioak ez dira perfektuak, pertsonek egiten dituzte eta zuloak izan ditzakete. Hackerrak abilak dira horiek aurkitzen. Beraz, sistemak garatzen dituztenek zulo horiek estali eta aplikazioen eguneraketak ateratzen dituzte.
4. Sesioak beti itxi
Edozein kontutan zabiltzanean (Google, Facebook edo bestelako sare sozialak...) gogoratu beti saioak ixtea. Bestela, gure etxeko giltza kalean uztearen modukoa da. Ordenagailuan antibirusa ipini. Doako antibirusak ere badaude eskuragarri.
5. Gakoak aldatu noizerik noizera
Noizerik noizera gakoak aldatzea komeni da. Ez jarri gako errezik eta saiatu letra larriak eta zenbakiak ere tartekatzen.
6. Sare pribatu birtualak erabili
Sare pribatu birtualak erabiltzea interesgarria da. Hori erabilita, zure ordenagailutik irteten duen informazio guztia zifratuta egongo da. Hau da, sare publiko ez fidagarri batean zehar norbere edo erakunde bateko datuak modu seguru batean bidaiatzea bermatzen duen sistema da.