[BIDEOA] Irrien lagunek eta Karrika antzerki taldeko kideek alaitasuna zabaldu dute Durangoko kaleetan

Ekaitz Herrera 2020ko api. 24a, 14:07

Umeen eguna ospatzen ari dira Durangon. Kamioneta batek herriko kale eta auzoak zeharkatu ditu Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen mezuak lau haizeetara zabalduta. Karrika antzerki taldeko kideak ere gainean zihoazen. Unetxo batez, irribarrez eta kolorez bete dira Durangoko kaleak. Kamionetak bigarren kalejira bat egingo du arratsaldean. 17:30etatik 20:00etara izango da

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!