Umeen eguneko kalejira zein auzo eta kaletatik igaroko den zehaztu du Durangoko Udalak

Ekaitz Herrera 2020ko apirilaren 23a

Barikuan Umeen eguna ospatuko dute Durangon, eta kamioneta batek herriko kale eta auzoak zeharkatuko ditu Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek durangarrei zuzendutako mezuak zabalduta. Bi kalejira egingo ditu kamionetak.12:30etatik 14:00etara izango da lehenengoa. 17:30etatik 20:00etara bigarrena

LEHENENGO KALEJIRA

  • 12:00 Aramotz auzunea (1)
  • 12:20 Alde zaharra/Ezkurdi (2)
  • 12:40 Askatasun etorb. eta inguruko kaleak (3)
  • 13:20 Sasikoa eta inguruko kaleak (4)
  • 13:40 Madalena/San Inazio auzunea (5)
  • 14:00 Amaiera (6)

 

BIGARREN KALEJIRA

  • 17:30 Tabira auzunea/Mugarra (1)
  • 17:45 Santikurutz-Juan Itziar auzunea (2)
  • 18:00 Antso Estegiz (3)
  • 18:40 San Fausto (4)
  • 19:05 Montebideo etorb. (5)
  • 19:10 Txibitena/Faustebekoa (6)
  • 19:30 Ibaizabal/Muruetatorre (7)
  • 20:00 Amaiera

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!