Jendetza hurbildu da Durangoko merkatu plazara ostera ere ateak zabaldu dituen egunean

Anboto 2020ko api. 18a, 10:41

Hainbat astez itxita egon ostean, gaur ireki ditu ateak ostera Durangoko merkatu plazak. 09:00etan ireki ditu ateak, eta ordurako herritarrek ilara luzea osatu dute. 

Saltzaileentzako zein erosleentzako segurtasuna bermatzeko neurri desberdinak hartuta ireki ditu ateak azokak. 13:00ak arte egongo da zabalik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!