[GIDA]: Durangoko merkatu plazan erosteko eta saltzeko bete beharreko arauak

Ekaitz Herrera 2020ko api. 17a, 12:00

Hainbat astez itxita egon ostean, Durangoko merkatu plazak bihar zabalduko ditu ateak ostera ere. Baserritarren produktuak berriro eskuratu ahalko dira modu zuzenean. Durangoko Udalak segurtasuna bermatzeko jokabide araua argitaratu du

Bezeroentzako arauak:

  • Erosketa ordutegia: 09:00etatik 13:00etara
  • Merkatura Uribarri kaletik bakarrik sartu ahalko da. Irten, Azoka kaletik bakarrik.
  • Bezero bakoitza banan-banan sartuko da
  • Erabiltzaileen arteko gutxieneko distantzia 2 metrokoa izango da.
  • Debekatuta dago produktuak ukitzea.
  • Derrigorrezkoa da eskularruak eta gel desinfektatzailea erabiltzea. Postu guztietan egongo dira eskuragarri.
  • Salerosketari lotutako gainontzeko kontaktu sozialak saihestu behar dira

Saltzaileentzako arauak:

  • Postuak bereizita egon behar dira. Bakoitzaren artean, gutxienez, 6 metroko tartea egon beharko da. Alboetan gutxienez 4 metroko tartea utzi beharko da.
  • Postu beraren barruan, saltzaileek, gutxienez 2 metroko tartea utzi beharko dute euren artean. Postuaren neurriek distantzia hori ezinezko egiten badute, pertsona bakar batek soilik egingo ditu salmenta lanak
  • Saltzaileek pantailadun bisera erabiliko dute. Udalak doan emango die. Halakorik ezean, maskara erabili beharko dute.
  • Postuen arduradunek bezeroen eskura jarri beharko dituzte erabilpen bakarreko eskularruak. Nolanahi ere, ezinbestekoa izango da eskularruak erabiltzea salgai dauden produktuak ukitzeko. Era berean, saltzaileek gel desinfektatzailea izango dute.
  • Garbiketari eta bilketari dagokienez, merkatuak sortutako hondakinak poltsetan utzi beharko dira, garbiketako eta zabor-bilketako udal-zerbitzuek horretarako jarritako edukiontzien barruan.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!