Konfinamenduari aurre egiteko egitarau herritarra osatu du Durangon Elkar Zainduz sareak

Ekaitz Herrera 2020ko api. 17a, 10:00

Hainbat ekintza programatu dituzte apirilaren 20tik 28ra bitartean. Ez dira falta umeentzako ipuin kontaketak, sukaldaritza tailerrak, kirol saioak, DJ pintxadak edo kontzertu emanaldiak.  Saio guztiak Internet bidez jarraitu ahalko dira "Durangon Elkar Zainduz" Youtube kanalean. Egitarau osoa, behean

Durangon Elkar Zainduz sare herritarrak konfinamenduari aurre egiteko egitaraua osatu du. Umeei, gastronomiari, kirolari edo kulturari lotutako ekintzak dira euretako asko, baina hartuko dute protestarako tardea ere. Izan ere, kultura arloko hainbat eragilek deitua duen greba digitalagaz bat egingo dute. Durangon Elkar Zainduzek azaldu duenez, "era kolektiboan eta bizitzak erdigunean jarriz" garatu gura ditu ekintzak. Halaber, jarraipena eman gura diete egunotan  martxan ipini dituen ekimen eta zerbitzu ezberdinei: "ikasleei ikasketetan laguntzeko zerbitzua, udaletxearekin eta Gurutze Gorriarekin batera erosketak egin ezin dituztenei erosketak egiteko zerbitzua, Durangoko kultura arloko herritarrekin "Kultur gomendioak" dinamika  etab."

DURANGO ELKAR ZAINDUZ (Egitaraua segitzeko bilatu 'Durangon Elkar Zaindu' kanala Youtuben)

Apirilak 20

  • 11:00 Kirol saioa Irene Loizaterekin
  • 17:00 Ipuin kontaketa umeentzat Maialen Bildosolarekin
  • 20:15 Poema errezitaldia Imanol Agirrerekin

Apirilak 21 eta 22 (Greba digitala)

Apirilak 23

  • 11:00 Kirol saioa Aitor Sopelanarekin
  • 17:00 Ipuin kontaketa umeentzat Irati Alzola eta Gaizka Mendiolarekin
  • 20:15 Konfi-pintxada vol.1 K.S.K.A kolektiboarekin

Apirilak 24

  • 11:00 Kirol saioa Irene Loizaterekin
  • 17:00 Ipuin kontaketa umeentzat Miren Erdoizarekin
  • 20:15 "Zeldak" poema liburuaren aurkezpena Elena Olaberen eskutik

Apirilak 25

  • 11:00 Kirol saioa Aitor Sopelanarekin
  • 17:00 Sukaldaritza tailerra Peru Arrasate eta Aitzol Oleagarekin
  • 20:15 Konfi-pintxada vol.2 K.S.K.A kolektiboarekin

Apirilak 26

  • 11:00 Zoru pelbikoa lantzeko tailerra Itziar Urionaguenarekin
  • 17:00 Sukaldaritza tailerra Peru Arrasate eta Aitzol Oleagarekin
  • 20:15 Kontzertu berezia: Durangoko ahotsak

Apirilak 27

  • 11:00 Kirol saioa Unai "Sorri"-rekin
  • 17:00 Ipuin kontaketa umeentzat Arantza Berrioategortuarekin
  • 20:15 Eskulan tailerra Gorka Madrazorekin

Apirilak 28

  • 11:00 Kirol saioa Aitor Sopelanarekin
  • 17:00 Ipuin kontaketa umeentzat Miren Erdoizarekin
  • 20:15 Zinema: 'Durango 80' dokumentalaren emankizuna
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!