Streaming bidezko kirol klaseak eskainiko dituzte Durango Kirolak entitateko monitoreek

Ekaitz Herrera 2020ko api. 13a, 10:28

Landakoko kiroldegian klaseak eskaintzen dituzten monitoreek eurek emango dituzte klaseak, bideoz. Traningym aplikazioan segitu ahalko dira eskolak

Kirol klaseak zuzenean, streaming bidez, segitzeko aukera dute Durangoko herritarrek. Udalak jakinarazi du Durango Kirolak entitateko monitoreek klaseak eskainiko dituztela Trainingym aplikazioan.  "Gure ikastaroetan izena ematen dutenek ‘betiko’ monitorea izango dute pantailaren beste aldean, eta horrek normaltasun irudi bat sentiarazi dezake erabiltzailearengan. Gure esku dagoen guztia egingo dugu durangarrek jarduera fisikoa ahalik eta modu normalenean egin ahal izateko”, adierazi dute udal ordezkariek.

Duela aste batzuk udalak martxan ipinitako kirol aplikazioa da Trainingym, sakelakoetan zein tabletetan erabiltzeko eskuragarri dagoena. Dagoeneko mila erabiltzailetik gora ditu. Bateragarria da Android zein iOS sistema erabiltzaileekin.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!