Etxean kirola egiteko 'Trainingym' aplikazioa herritar guztiengana zabaldu du Durangoko Udalak

Ekaitz Herrera 2020ko api. 1a, 10:37

Orain arte Durango Kirolak zerbitzuko erabiltzaileentzako bakarrik zen, baina aurrerantzean herritar guztientzako egongo da eskuragarri. Aplikazioak Trainingym du izena eta 350 kirol ariketa egiteko aukera eskaintzen du. Zerbitzua erabiltzeko info@durangokirolak.net helbidera edo 608 05 25 16 WhatsApp zenbakira idatzi beharko da

Aplikazioa garatze fasean zegoen, baina egoerak hala behartuta, aplikazioa aurkeztea erabaki zuen udalak duela egun batzuk. Besteak beste, norbere neurriko entrenamendua egitea ahalbidetzen du app-ak. Yoga, fitness, bizikleta estatikoa edota indar ariketak daude horien artean. Hasiera batean Durango Kirolak entitateko bazkideei zuzendutako aplikazioa zena, herritar guztiengana zabaldu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!