Metalgintzako langileek deituta elkarretaratzea egin zuten epaitegi aurrean gazteei babesa erakusteko. CCOO, UGT, LAB, ESK eta ELA sindikatuetako ordezkariak ere batu ziren.
Aurretik beste hiru lagunek ere deklaratu dute Durangoko epaitegian, gai beraren harira: Zornotzako Boroan identifikatutako lagun batek eta Aludium enpresa inguruko liskarretan atxilotutako pertsona bik. Prozesu horiek martxan diraute eta luzerako joan daitezkeela azaldu dute sindikatuek. Laster beste pertsona batek Barakaldoko epaitegian deklaratuko duela ere aurreratu dute, greba egunetan BEC inguruko protestetan identifikatu ostean.
Beste lagun batzuei isunak jarri dizkietela esan dute, greba egunetan trafikoa trabatzea egotzita.