Ekaineko liskarretan atxilotutako metalgintzako grebalari bik gaur deklaratu dute Durangoko epaitegian

Joseba Derteano 2019ko urr. 8a, 10:48

Grebarako deia egindako sindikatuek euren babesa erakutsi diete

Ekaineko lehenengo greba deialdiaren harira Zornotzako Aludium enpresaren aurrean izandako liskarretan Ertzaintzak lagun bi atxilotu zituen, autoritateari eraso egin izana egotzita. Ondoren, kargupean aske utzi zituzten. Bi lagun horiek Durangoko epaitegian deklaratu dute gaur goizean eta greba deialdia egindako sindikatuak epaitegi aurrean batu dira eurei elkartasuna adierazteko. "Gaur hemen bildu gara bi grebalariei gure babes osoa adierazteko, eta baita egun hauetan modu batera edo bestera gatazka honetan errepresioa jasan duten guztiei ere. Argi eta ozen esan gura dugu gure eskubideak defendatzea ez dela inoiz delitua izango", adierazi dute kontzentrazioaren amaieran irakurri duten testuan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!