Metalgintzako grebaren harira identifikatutako lagunari elkartasuna adierazi diote epaitegi aurrean

Joseba Derteano 2020ko urt. 23a, 10:30
Gaurko kontzentrazioko irudia.

Gaur goizean deklaratu du Durangoko epaitegian.

Iazko irailean Zornotzako Boroa industrigunean pertsona bat identifikatu zuten, metalgintzako grebaren harira egindako protestetan. Autoritateari eraso egitea egozten diote. Pertsona horrek gaur goizean deklaratu du Durangoko epaitegian eta Bizkaiko metaleko langileek deituta kontzentrazioa egin dute epaitegairen sarreran elkartasuna adierazteko.

"Nahiz eta metaleko hitzarmena gabonak baino lehenago sinatu, langileen gainean
errepresioak irauten du. Gure babes osoa eman nahi diogu langileari. Gainera Patronalari gogoarazi nahi diogu errepresioak ez gaituela metaleko langileak eta orokorrean langile klasea geldituko ezta isilaraziko", adierazi dute kontzentrazioko deitzaileek ohar batean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!