Metalgintzako grebaren harira identifikatutako pertsona batek eguenean deklaratuko du, Durangon

Anboto 2020ko urt. 21a, 12:45
Iazko ekainean metalgintza grebaren harira egindako manifestazio bateko irudia.

Bizkaiko metaleko langileek deituta, kontzentrazioa egingo dute epaitegiaren aurrean, elkartasuna adierazteko.

Iazko metalgintzako grebaren harira, Zornotzan identifikatu zuten pertsona batek eguen honetan deklaratuko du Durangoko epaitegian. Autoritateari eraso egitea egozten diote. Horren aurrean, Bizkaiko metaleko langileek kontzentrazio bat deitu dute eguenean, 09:30ean, epaitegiaren aurrean. LAB sindikatuak deialdi hori babestu du, sare sozialetan iragarri duenez.

Iazko ekaineko grebako beste egun batean, pertsona bi ere atxilotu zituzten, Zornotzako Aludium enpresaren aurrean izandako liskarretan. Bi pertsona horiek iazko urrian deklaratu zuten Durangoko epaitegian.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!