La Otra Mirada elkarteak gabonetako merkatu solidarioa egingo du domekan, Durangon

Joseba Derteano 2019ko aza. 8a, 09:07
Senegaleko herri batean egiten ari diren amatasun gunearen irudia.

Senegaleko herri batean amatasun gune bat amaitzeko falta zazkien 6.000 euroak batzea da helburua.

Gabonetako azoka domekan, 11:00etatik 13:30era egingo dute, Durangoko Anboto gimnasioan.

Amatasun guneaz gainera, La Otra Miradako kideek beste hainbat proiektu eraman dituzte aurrera Senegalen. Beste hainbat egitasmoren artean, orain urte bi eskola batera ura eramateko kanalizazioa egin zuten. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!