La Otra Mirada elkarteko kideek Athleticek emandako materiala eramango dute Senegalera

Anboto 2019ko uzt. 23a, 20:00

Elkarteko bost kidek Senegalera bidaiatuko dute abuztuan, herrialde horretan martxan jarri dituzten proiektuak bisitatzera.

Athleticek 106 ekipazio eta 8 baloi eman dizkio La Otra Mirada elkarteari Senegalera eramateko. Beste hainbat enpresa eta norbanakok ere donazioak egin dituzte Senegaldera bidaltzeko. 

Bidaia horretan, elkarteko kideek hainbat proiekturen jarraipena egingo dute. Sare Nague herriko ospitalean amentzako eraikin berria eraikitzen ari dira. Nayabe herrian eskolaren eraikuntza amaituko dute. Gouiar Sarr herrian, emakumeak ahalduntzeko josteko tailerra sortuko dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!