Oier Ardanza durangarra Europako txapeldun

Anboto 2019ko abu. 5a, 21:00
Argazkia: Bizkaiabasket.com

Durangarraren parte hartzea erabakiorra izan zen domekan Grezian jokatu zen 18 urtez azpiko Europako saskibaloi txapelketan garaipena eskuratzeko. Turkiaren aurka 57-53 irabazi zuten. 

Espainiako selekzioa estu ibili zen lehenengo zatian, baina partiduari buelta ematea lortu zuten. Garaipen horretan Ardanzaren jokaldiek garrantzia handia izan zuten, partiduaren azken minutuetan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!