Europako talenturik handienak batuko dituen torneoan arituko da Oier Ardanza

Joseba Derteano 2017ko mar. 9a, 16:21
Oier Ardanza Bartzelonako kamisetarekin. (Argazkia: www.tabirako.eus)

Gaur egun Bartzelona saskibaloi taldegaz jokatzen duen durangarrak Europako 16 urtez azpiko 40 talenturik handienak batuko dituen All Star Jordan Brand Classic torneoan parte hartuko du asteburuan.

Tabirako-Baquéren harrobiko jokalaria izan da Ardanza eta 2015ean joan zen Bartzelonara. Europako gazteen All Star horrek gonbidatu berezi bat izandako du: NBAko jokalari ohi Ray Allen. NBAko historian hiruko saskiratze gehien lortu duen jokalaria da eta txapeldunen eraztun bi ditu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!