Lidia Cañetek Euskadiko arku-tiro txapelketa irabazi du Amurrion

Joseba Derteano 2019ko uzt. 16a, 15:10

Lidia Cañete —erdian— eta Elisabeth Luengo —ezkerrean— Amurrioko podiumean.

Elisabeth Luengo durangarrak ere podiuma zapaldu du, hirugarren tokian.

Aste biren barruan Bizkaiko eta Euskadiko arku-tiro txapelketak irabazi ditu Lidia Cañete durangarrak. Euskadikoa joan zen asteburuan eskuratu zuen, Amurrion. Elisabeth Luengo bigarren geratu zen Bizkaiko txapelketan eta hirugarren izan da Euskadikoan.

Arkulari biak Avilara (Gaztela eta Leon) joango dira datorren asteburuan, Espainiako aire libreko txapelketan parte hartzeko. Ekainean beteranoen Espainiako txapelketa irabazi zuen Cañetek, Madrilen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!