Lidia Cañete eta Elisabeth Luengo arkulariak Bizkaiko txapeldun eta azpitxapeldun geratu dira Sopelan

Joseba Derteano 2019ko uzt. 9a, 13:00
Lidia Cañete eta Elisabeth Luengo Sopelako podiumean.

Haize bolada gogorrei aurre egiteko trebezia erakutsi zuten.

Lehen fasean parte hartzaileek 72 gezi jaurti zituzten 70 metrora eta Durangaldeko arkulari biak azken kanporaketara sailkatu ziren. Orduan, espero ez zuten faktore bat sartu zen jokoan: Haizea. Baldintza horietan Lidia Cañete aritu zen zehatzen eta Bizkaiko txapelketa irabazi zuen. Bere atzetik Elisabeth Luengo durangarra sailkatu zen, bigarren tokian. Maialen Rivasek osatu zuen podiuma.

Hurrengo asteburuan aire libreko Euskadiko txapelketa lehiatuko dute Amurrion.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!