Proiektua lehiara zabaldu zuten ikastolako komunitateko partaide diren arkitektuen artean, eta Edu eta Eloi Landia anaiek (ELE) eta euren aitaren estudioak elkarlanean aurkeztutakoak irabazi zuen. Arkitektura pedagogiaren zerbitzura garatzea izan zen egitasmoaren helburua. Izan ere, espazio zabalak eta diafanoak sortu gura zituzten. Eloi Landiak azaldu du legeak ikasgelen eredu klasikoa eskatzen duela, eta horregatik, bien arteko sistema bat ezartzea izan zela arkitektuen "erronka handiena".
Pozik agertu da durangarra, "maila handiko" arkitektuen artean saritu dituztelako. "Aitak 40 urtean eginiko lanari errekonozimendu bat da, baita gu egiten gabiltzan esfortzuari ere. Bultzada bat da guretzat", esan du Landiak.