Lehenengo taldekako saioak eskainiko dituzte, 09:30etik aurrera. Durangoko Uztaik talde bi izango ditu lehian eta, klubetik adierazi dutenez, podiumean egotea dute helburu. Ondoren, 11:00etan, bakarkako saioak hasiko dira, eskualdeko ordezkari barik. Pilota, xingola, maza eta uztaiekin ariko dira gimnastak. Arratsaldeko saioak 15:00etan hasi eta 20:00 inguruan amaituko dira.
Domekan, kadeteak
Domekan kadeteen txanda izango da. Goizetik iluntzera izango dira saioak. Besteak beste, Olazarmendi klubeko Ane Fernandezek parte hartuko du. Lesio luze bat gaindituta berriz ere lehiaketetara bueltan da Zaldibarko gimnasta gaztea.