Belauneko lesio luzetik bueltan, Ane Fernandez Euskadiko Txapelketara sailkatu da gimnasia erritmikoan

Anboto 2019ko mai. 8a, 12:59
Ane Fernandez saio baten erdian.

Bizkaiko Txapelketan kadete mailako brontzea irabazi du Zaldibarko Olazarmendi klubeko gimnastak.

Ane Fernandez zaldibartar gaztea argia ikusten hasi da tunelaren amaieran. Hilabete askoan buruhausteak eragin dizkion belauneko lesiotik bueltan, lan bikaina osatu zuen joan zen asteburuko Bizkaiko Txapelketan. Kadete mailan brontzezko domina kolkoratu eta, hori gutxi balitz, maiatzaren 26an Durangoko Landako kiroldegian lehiatuko den Euskadiko Txapelketara sailkatzea lortu zuen.

Lesioaren zoritxarrari borondate handiz aurre egin dio Fernandezek, Olazarmendi klubekoek ohar batean jakinarazi dutenez. “Hilabete bian aulki batean eserita aritu da mazekin entrenatzen Euskadiko Txapelketarako errekuperatuko zen esperantzagaz. Azkenean, orain aste bi bere saioko muntaia egokitu ahal izan genuen parte hartzeko aukera izan zezan”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!