Tabirako-Baqué Lauko Finaletik kanpora geratu da

Anboto 2019ko mai. 11a, 22:23
Gaurko partiduko une bat.

Durangoko taldeak 62-72 galdu du La Salle taldearen aurka.

Tabirako-Baquék ezingo du orain hiru urteko lorpena errepikatu zaleen aurrean. Gaur iluntzean Landako Kiroldegian jokatutako finalerdian 10 puntugatik galdu du La Salle taldearen aurka. Azken laurdenera parean heldu dira: 52-55, Bilboko taldea aurretik. Azken laurdenaren hasieran Tabirakok aurrea hartu du, batez ere, hiruko jaurtiketei esker (58-57). Baina azken minutuetan La Sallek min egin du uztai azpian eta barrurantz egindako sarreretan. Tabirakok, aldiz, ez du asmatu jaurtiketetan.

Zaleek lepo bete dute Landako Kiroldegia. Partidu amaieran txaloen artean agurtu dituzte jokalariak egindako ahalegina eskertuz.

Lauko Finala bihar, 12:00etan, jokatuko dute La Salle eta Donostiako Easo taldeek.

Partidu amaierako irudiak:


ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!