Tabirako-Baqué asteburu zirraragarri baten atarian: Durangon jokatuko du Lauko Finala

Joseba Derteano 2019ko mai. 7a, 20:01

Orain hiru urte bizitako giroa errepikatzeko deia egin die klubak zaleei.

Denboraldi eder baten ostean, Tabirako-Baqué emakumeen talde nagusia Lauko Finalera sailkatu da. Asteburuan jokatuko du, Landako kiroldegian. Finala promozionatzeko bideo bat argitaratu du klubak eta zaleen laguntza eskatu du. Orain hiru urte ere Durangon jokatu zen finala eta Tabirakok irabazi egin zuen partidu gogoangarri bati esker.

Zapatuan finalerdiak jokatuko dira: Loiola Basket-Easo 18:00etan, eta, Tabirako Baqué-La Salle 20:30ean. Bi irabazleen arteko finala domekan, 17:00etan, hasiko da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!