Hauteskundeak

Eguzkitzan parke industriala sortzea nahi du Durangoko PSE-EEk

Markel Onaindia 2019ko mai. 7a, 10:11

Hauteskundeetarako zenbait proposamen helarazi ditu prentsara Jesica Ruiz alkategai duen alderdiak. Horien artean, Eguzkitza auzoan eremu industriala sortzekoa dago, besteak beste. Izaera berritzaile, jasangarri eta ekitatibodun enpresak egongo lirateke bertan.

Ekonomiagaz jarraituta, enpresen sustatzaile izateko garapen agentzia bat ezartzea eta ekintzaileei bultzada ematea dira sozialisten beste ideia batzuk. 

Bestalde, gizarte mailan, udalak lotzen dituen kontratuetan klausula sozialak, ingurugirokoak, parekideak eta integraziokoak txertatzea gura du PSE-EEk. Kontratu horietan, tokiko enpresen zein enpresa txiki eta ertainen partaidetza erraztu beharko litzatekeela uste du. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!