339 kontainer berri ipiniko dituzte Durangoko kaleetan datozen egunetan

Markel Onaindia 2019ko api. 4a, 15:58
Durangoko kale garbitzaileek ateratako talde argazkia, tresneria berriagaz.

Udalak hondakinak batzeko kontratu berria egin du aurten, eta zerbitzua astelehenean hasiko da martxan hainbat hobekuntza dituelarik. Domekatik gauerako tartean aldatuko dituzte lehen edukiontziak, eta apirilaren 11tik 12rako gauean gainerakoak. Guztira hondakin solidoetarako eta paper-kaortoietarako 339 kontainer berri egongo dira kaleetan.

Gainera, kaleak garbitzeko makineria berria hasiko dira erabiltzen. Besteak beste, kaleak garbitzeko maiztasun handiagoa egongo da, eta altzariak batzeko egunak hiru izango dira hemendik aurrera (944 355 750 telefonora deitu beharko da abisu emateko). 

Kontratu berriagaz batera, hondakin organikoak batzeko sistema ere ezarriko du udal gobernuak. Baina, herrian nobedade izango den birziklapen mota hori beste fase batean gauzatuko dute; San Fausto jaien ostean hastea aurreikusi dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!