Hauteskundeak

EH Bildu: "Durango bere aniztasunean soilik ulertu dezakegu eta helburu horrekin osatu dugu gure hautagaitza"

Markel Onaindia 2019ko api. 3a, 09:47

Durangoko EH Bilduk hauteskundeetarako zerrenda osoa aurkeztu zuen joan zen domekan.

Hautagaitzaren aniztasuna eta partaideen konpromisoa nabarmendu zituen Ima Garrastatxu alkategaiak. "Durango bere aniztasunean solik ulertu dezakegu eta helburu horrekin osatu dugu gure hautagaitza. Ikastetxeetatik auzoetara, eragileetatik plataformetara, EH Bilduren proiektuarekin konprometiturik dauden 28 pertsonekin osatu dugu zerrenda, Durango hobe bat lortzeko konpromezua duten 28 pertsona".

EH Bilduk dio bere "identitate ikur" izaten jarraituko dutela entzute aktiboak eta parte-hartzaileak. “Guztiontzako hobea izango den Durango bat nahi dugu eta hori herritarrekin batera gobernatuz lortzen da soilik”, uste du Garrastatxuk.

Hauxe da hautagaien zerrenda osoa: 

  1. Ima Garrastatxu Urbaneja. Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasun Saileko langilea.
  2. Iker Urkiza Quilez. Lan Harreman eta Giza Baliabideetako diplomatua. 2009-2019 bitartean zinegotzia.
  3. Ane Abanzabalegi Areitio. Kazetaritzan lizentziatua eta AEKo irakaslea.
  4. Aritz Bravo Zubillaga. Biologoa eta zientzia politikoetako ikaslea. 2015-2019 bitartean zinegotzia.
  5. Mariam Bilbatua Perez. Hezkuntza Zientzietan doktorea eta Mondragon Unibertsitateko irakasle ohia. Zientzia Politikoetan lizentziatua.
  6. Juan Antonio Bueno Moreno. Hispaniar Filologia ikasia Deustoko Unibertsitatean eta ile-apantzailea.
  7. Garazi Errasti Silloniz. Abokatua eta Durangoko Kontsumitzaileen Bulegoko teknikaria.
  8. Nagore Lozano Zarandona. Mekanika eta Antolakuntza ingeniaria. Maristak eskolako irakasle eta kudeaketa arduraduna.
  9. Unai Lizarralde Muñoz. Psikologian lizentziatua eta psikoterapeuta.
  10. Jabi Zubizarreta Gaztañaga. Enpresen administrazio eta zuzendaritzan lizentziatua.
  11. Mireia Nieto Gabiola. Tabernaria eta mugimendu feministako kidea.
  12. Eloi Landia Ormaetxea. Arkitektoa eta arte plastikoetako sortzailea.
  13. Izaskun Duñabeitia Kintana. Irakaslea eta Zabalarra ikastetxeko zuzendaria.
  14. Patxi Azkarate Maturana. Ekonomia, Zientzia Politikoak eta Soziologia ikasia. Durangoko Institutuan irakasle. Gure Esku dago ekimenaren partaidea.
  15. Larraitz Eguren Arruti. Telekomunikazioan lizentziatua eta telebista ingeniaria. Ordezkari sindikala.
  16. M. Carmen Gerrikagoitia Garro (independentea). Metalurgiako muntaiko langilea.
  17. Laura Gomez Villanueva. Biologoa eta Lan-Arriskuen Prebentzioko goi-mailako teknikaria. Erabaki Herri Plataformako kidea.
  18. Juan Luis Madariaga Balanzategui (independentea). Pentsionista.
  19. Miren Manzisidor Mugerza. Polimeroen Ingeniaritza ikasia ta gaur egun Garapen Kalitate Ingeniari legez lanean.
  20. Ion Andoni Del Amo Castro. Gizarte komunikazioan doktorea. Soziologoa eta telekomunikazio ingeniaria. 2013-2019 Durangoko udaleko zinegotzia.
  21. Dani Maeztu Perez. Zuzenbidean lizentziatua eta gaur egun udal idazkari/kontu hartzailea. 16 urte Durangoko udalean zinegotzi (2003-2019) eta legebiltzarkide ohia.
  22. Marisa Barrena Larruzea. Psikopedagoga eta irakasle eta teknikari ohia. Andereak-eko kide eta Durangoko Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformako bultzatzailea.
  23. Jon Bingen Landabidea Aranburu. Geomatikan Ingeniaria eta Lan-Arriskuen Prebentziorako goi-mailako teknikaria espezializatua. 2011-2019 bitartean zinegotzia
  24. Uribarri Atxotegi Onandia. Ikaslea. Zientzia Politikoetan graduatua. Mugimendu feministako partaidea.
  25. Eider Uribe Padilla. Humanitateak-Enpresa lizentziatura eta Justizia Administrazioko langilea. 2011-2019 bitartean zinegotzia.
  26. Iker Villanueva Sanchez. Medikuntzako ikaslea. Sorginolako Ateneoko kidea.
  27. Itxaso Oregi Arabiourrutia. Haur Hezkuntzan diplomatua. Hezitzailea.
  28. Luisa Oleaga Muñoz. Zuzenbide eta Globalizazio eta Garapeneko ikasketak. Gaur egun etxebizitza teknikaria eta Zabalduko Dituguko kidea.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!