Durangoko EH Bilduk osatu du hautagaien zerrenda, Garrastatxu alkategaia babestuko duena

Markel Onaindia 2019ko mar. 21a, 09:33

Maiatzaren 26ko udal hauteskundeetarako zerrenda osatu du EH Bilduk, eta lehen hamabi postuetan doazenen berri eman du momentuz. Osatutako taldeak "esperientzia, parte-hartzea eta ilusioa" dakartzala adierazi du Ima Garrastatxu alkategaiak.

Alde batetik, "azken lau urteetan egindako lanaren jarraikortasuna" islatzen duen taldea dela dio EH Bilduk. Parte-hartzea "gobernatzeko ikur" izango dela eurentzat, eta auzorik auzo eginiko lana "politika ulertzeko modua" dutela. Zinegotzi izandako Iker Urkiza eta Aritz Bravoz gainera, herri mugimendutik datozen beste hainbat pertsona ere batu dira zerrendara. Gobernatzeko kapaz den taldea dela esan dute oharrean. "Aukera sinesgarri bat, esperientziaduna eta profesionala, Durango beste modu baten gobernatzeko eta herria hobetzeko aukera bat merezi duena". 

 

1.- Ima Garrastatxu Urbaneja. Foru Aldundian administraritzan lanean.

2.- Iker Urkiza Quilez. Lan Harreman eta Giza Baliabideetako diplomatua. 2009-2019 bitartean zinegotzia.

3.- Ane Abanzabalegi Areitio. Kazetaritzan lizentziatua eta AEKko irakaslea.

4.- Aritz Bravo Zubillaga. Biologoa eta zientzia politikoetako ikaslea. 2015-2019 bitartean zinegotzia.

5.- Mariam Bilbatua Perez. Hezkuntza Zientzietan doktorea eta Mondragon Unibertsitateko irakasle ohia. Zientzia Politikoetan lizentziatua.

6.- Juan Antonio Bueno Moreno. Hispaniar Filologia ikasia Deustoko Unibertsitatean eta ile-apantzailea.

7.- Garazi Errasti Silloniz. Abokatua eta Durangoko Kontsumitzaileen Bulegoko teknikaria.

8.- Nagore Lozano Zarandona. Mekanika eta Antolakuntza ingeniaria. Maristak eskolako irakasle eta kudeaketa arduraduna.

9.- Unai Lizarralde Muñoz. Psikologian lizentziatua eta psikoterapeuta.

10.- Jabi Zubizarreta Gaztañaga. Enpresen administrazio eta zuzendaritzan lizentziatua. Laboral Kutxako bazkidea.

11.- Mireia Nieto Gabiola. Tabernaria eta mugimendu feministako kidea.

12.- Eloi Landia Ormaetxea. Arkitektoa eta arte plastikoetako sortzailea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!