"Lasaitasun mezua helarazi nahi diegu herritarrei, detektatutako emisioak araudian ezarritako parametroen barruan baitaude eta egindako analisiek ez baitute erakusten egun, detektatutako emisioek eragina izan dezaketela osasunean". Hala ere, enpresek neurri zuzentzaileak hartzea "ezinbestekotzat" jo du, "durangarren osasunean eragina izateko aukera minimo baten aurrean". Osasuna udalaren lehentasuna dela esan du.
Ingurumen sailburuordetzari jarraipena egin eta informatzeko eskatu dio udalak. "Udal durangarrak beti zaindu du eta zainduko du durangarren osasuna, eta horretarako eskura dituen udal baliabide guztiak erabiliko ditu". Gainera, usain txarren inguruan dagoen kezka sozialaz kontziente dela esan du, eta hori ikertzeko ere eskatuko duela.