Enpresek ekintza-plan bat aurkeztu beharko dute produkzio prozesuan bentzeno isuriak zuzentzeko. Kontrol-lanak egin bitartean, bentzenoraren arrastoak atzeman ziren, eta Jaurlaritzaren arabera horrek ez zuen azalpenik Durangon garatzen diren jarduera industrialak kontuan hartuta. Gertaera horrek laborategi mugikorraren ikerketa sakonagoa ekarri zuen. Horren bidez, azkenean argitu zen bentzenoaren iturria (C6H6) udalerriko bi galdategiren inguruan zegoela. Nahiz eta horrelako industriek gai hori ez erabili, produkzio fasean sortzen dela ikusi dute ikerlariek. Molde batzuetan erabilitako materialak tenperatura altuan kolatzearekin kontaktuan jartzean sortzen dela egiaztatu da.
Jaurlaritzak azaldu du ikerketa fasean zehar enpresa biek elkarlanerako jarrera eduki dutela. Osalan erakundea fundizioetan prebentzioa garatzen duten zerbitzuekin hartuemanetan ipiniko da, esposizio arriskua aztertzeko.
Beheko irudian, Jaurlaritzak ikerketa egiteko erabilitako furgonetan, Tabiran.