Gaur Durangora heldutako gutunean Tapiak azaldu duenez, bere kontseilaritzak "analisi prozesu sakon bat abiaraziko du aukera guztiak aztertzeko, bideragarriak eta egokiak izan litezkeenak egiaztatzeko”. Sailburuak konpromisoa hartu du "aukera guztiak" aztertzeko, eta Durangoko Udalak eskerrak eman dizkio. Ondorioz, jasotako erantzunaren balorazio positiboa egin du.
Bilkurara joateko deia
Bestalde, biharko osoko bilkuran planaren inguruko kontsultaz berba egingo dute. Bertan, galdeketarako prozesuaz arduratuko den batzorde berezi bat sortzea eztabaidatuko dute. Baina, oraindik ez da argituko galdeketarako datarik eta galderarik. Horregatik, Erabaki plataformak osoko bilkurara joateko deia egin die herritarrei.