Alkateak sailburuari jakinarazi dio udala "proposamen posibleen zain" geratuko dela, eta haiei erantzuna ematen saiatuko direla betiere "irtenbide bideragarri onena" gauzatzeko. "Egungo eta etorkizuneko beharrak" kontuan hartzea eskatu dio. Beraz, akordio batera heltzeko proposamena egin dio. Ez dagoena argi da bitartean obra etenda geratuko den edo ez.
Trena lurperatzeko obran inbertsio handia egin zuen Jaurlaritzak, baina trukean etxeen salmenta aurreikusi zuen dirua jasotzeko. Kontua da 18 pisuko 5 etxe dorre proposatu zirela 2006an, 550 etxe guztira, eta plan horrek eztabaida handia eragin du azkenaldian. Erabakik 3.000 sinadura lortuta, galdeketa egingo da Durangon (urtarrileko osoko bilkuran erabakiko dira data eta galdera).
Jaularitzak eta udalak proiektuaren aurkezpena egin zuten ekainean, eta bazirudien gobernu taldeak ez zuela aurkako iritzirik, gaur arte.