"Hitzetatik ekintzetara" pasa, eta etxe dorreen plana gelditzeko eskatu diote EH Bilduk eta Herriaren Eskubideak udal gobernuari

Anboto 2019ko urt. 23a, 16:31

Aste honetan Aitziber Irigoras alkateak eta Jesica Ruiz PSE-EEko alkategaiak plana "berregokitzeaz" egindako adieazpenen ostean, EH Bilduk eta Herriaren Eskubideak agerraldi jendetsua egin dute. 

Gobernu taldeari "hitzetatik ekintzetara" pasa eta estazioko eremua birmoldatzeko plana gelditzea eskatu diote, gero herritarrei galdetzeko. "Uste dugu ordua dela bulego itxi eta ilunetan erabakiak hartzeari utzi eta herritarrekin batera adosteko gure herriarentzako garrantzitsuak diren plan eta proiektuak".

Oposizioko alderdiek salatu dute EAJk eta PSE-EEk azken urte eta erdian hiru aldiz berretsi dutela etxe dorreen plana. "Guztion harridurarako, aste honetan 180 graduko bira eman dute". EH Bildu eta Herriaren Eskubideak "begi onez" ikusi dute aldaketa hori, eurek hasieratik ideia hori defendatu dutelako. Baina, gobernuaren aldaketaren oinarrian '"hauteskundeetarako 4 hile falta direla" eta Erabakiren sinadura bilketak sortutako "kale aktibazioa" daudela uste dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!