Estazioko etxe kopurua murriztu eta ETSgaz negoziatzea proposatu du Durangoko PSE-EEk

Markel Onaindia 2019ko urt. 21a, 15:02

PSE-EEren alkategai Jesica Ruizek esan du Durango "berdeago eta atseginago" bat gura duela, baina hori ez dela "bateragarria" 18 pisuko etxe dorreen proiektuagaz. Horregatik, altuera eta etxe kopurua murriztu eta ETSgaz "kostua konpentsatzeko neurriak" negoziatzea proposatu du prentsa ohar baten bidez.

Ruizek ohartarazi du etxe dorreak eraikitzeak biztanleen "masifikazioa" ekartzeaz aparte zirkulazioaren metaketa ere eragingo lukeela erdigune horretan. Bere ustez, 2006ko planaren zenbait neurri "desfasatuta eta zaharkituta" geratu dira. Gainera, etxeen espazio bat zerbitzu publikoak ipintzeko eraikin baterako izatea hobe ikusten du sozialistak, lanbide, Ogasuna, Amankomunazgoa edota Herritarren Arretarako Zerbitzua kasu.

Bestalde, estazioko eremuan "benetako autobus geltoki bat" eraikitzeko ideia helarazi du Ruizek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!