Durangoko galdeketa

Galdeketa egin arte estazioko lanak etetea eskatuko du Erabakik udaletxean

Aritz Maldonado 2019ko urt. 23a, 07:30

Erabakik eskatutako galdeketaren harira, batzorde berezia egingo dute gaur udaletxean. Kontsultarako data eta galderaz berba egingo dute, datorren asteko osoko bilkuran aurkezteko asmoz. Hain justu, atzo alkateak iragarri zuen etxe dorreen plana "berregokitzeko" eskatu diola Jaurlaritzari.

Gaur arratsaldeko 17:00etan egingo da batzordea, Durangoko udaletxean, eta plataforma herritarrak bertaratzeko deia egin du. Erabakiren berbetan, galdeketak eta lanek aldi berean aurrera jarraitzea ez dira bateragarriak. EAJk eta PSEk osatzen duten udal gobernuei zuzendu zaie, baita ere, ohar baten bidez. "Ez da bidezkoa galdeketa egiten denean trenaren lurrak jadanik urbanizaturik egotea, horrek galdeketa bera baldintzatuko baitu". Galdeketaren galdera proposamenak, Durangoko erroldaren %15ak babestu zuela gogoratu du Erabakik, baita ere.

Horrez gainera, herritarrei multa eta kalte-ordainei buruzko informazioa ematea eskatu dio udal gobernuari. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!